ARRIETA IGELTSERITZA.
50 URTE ESPAZIO BAKANAK SORTZEN
Arrieta Zeron pentsatzen dugu neurrira egindako munduak sortu litezkeela. Pertsona bakoitzaren beharretara eta nahietara egokitutako espazioak. Horregatik, 1959az geroztik, etxeak, hotelak, ospitaleak eta egoitzak eraberritzen eta birgatzen ditugu.
Espazio bat amesten baduzu, errealitate egin dezagun. Ez badakizu nola konpondu arazo bat, utzi guri laguntzen. Zure eskuetan jarriko dugu gure ezagutza eta esperientzia osoa. Urte asko daramatzagu lan honetan, espazioak eraberritzen, birgaitzen, soluzio tekniko berriak bilatzen, eraikuntza arloko azken aurrerakuntzak erabiltzen.
Gurea bezalako enpresa batek nahitaezko baldintzak bete behar ditu. Horretan sinesten dugulako, lan-arriskuak prebenitzeko segurtasun-neurriei buruzko arauak zorrotz bete eta betearazten ditugu, eta, bestalde, gure makineriaren egoera ona dela ziurtatzen dugu aldiro, langileen eta bezeroen segurtasuna bermatzeko. Gainera, gure K-21 Ziurtagiriak bermatzen duenez, gure prozesu administratiboak optimoak dira, eta horrek segurtasuna ematen die gure bezeroei.